Zertarako idatzi?
04 Jul 2010 07:54 PM EuskarazHainbat lagunek, zerbait maite nautenak seguraski, animatu naute idaztera behin biño gehigotan, nunbait ahalmenak ikusten dizkidatelako. Eta norberak ongi edo eta gustora egiten dakiena egitea ona da, berarentzat eta ondokoentzat, ahalmenak garatzea, alegia. Eta batek burniakin lan egiten badu ongi, arotz lanak egitea izanen du honen, eta erakustea baldin badu gustuko, irakasle izatea izanen da onena beretzat eta gainerakoentzat. Burnizko lanak beharrezkoak direlako, irakasleak bezala, eta igeltseroak edo medikuak bezala.
Biño… Idatzi, zertarako? Ni azitzeko ona baldin badut idaztea, ongi, idazteak mesede egiñen dit eta ni gustora. Biño, idazkiak irakurtzeko izaten dire, normalean. Eta zertarako balio dio norbaiteri nere idatziak irakurtzia? Nik nere barrenak ustutzen baditut neretzat ona delako, ze zentzu du nere barreneko batzutan perla eta bertzetan zaborrak, irakurtzia? Ez al du ba denbora galtzen nik idatziak irakurtzen dituenak?
Denon helburua azitzea baldin bada, hau da, gure pertsona garatu, adimena zabaldu… nere purrustadak irakurtzen dituen bitartean bere hazkuntze lana alde batera uzten ari da.
Orduan, zertarako idatzi? Erantzun bakarra hauxe da: ni lasaitzeko idatzi eta kitto. Alegia, idaztea barrenak ustutzea baldin bada, kaka egitia bezala izanen da, Atsegiña hartzen dugula ustutzean, gero kaka hori komunako zolotik juaten bada ere, guregandik batere begirunik hartu gabe.
Orduan, nere idazkiak komuneko zulotik botatzia berdin izanen da, behin nere buru eta eskutatik aterata euren betebeharra bete bait dute.
Amen.
Izenburukoa galdera ona da. Suposatzen dut bakoitzak bere arrazoiak izango dituela; zure kasuan esaterako, lasaitzeko dela diozu. Kaka egitearena metafora grafikoa da eta ondo azaltzen du afera. Izan ere, barrukoa hustutzen dugunean sekulako lasaitasuna lortzen baitugu, fisikoki zein buru aldetik. Nik idazteko denbora eta grina nituenean (aspaldin…), esan ohi nuen barneko deabruak menperatzeko egiten nuela. Auskalo deabruak zer diren…
Horrek ez du esan nahi norberaren burutazioak besteentzat baliagarri ez direnik. Kontua da konexio puntuak bilatzea zuk pentsatzen duzunaren eta bestearen ideien artean. Bakarra ez zarela, alegia.
Goraintziak!