Hainbat lagunek, zerbait maite nautenak seguraski, animatu naute idaztera behin biño gehigotan, nunbait ahalmenak ikusten dizkidatelako. Eta norberak ongi edo eta gustora egiten dakiena egitea ona da, berarentzat eta ondokoentzat, ahalmenak garatzea, alegia. Eta batek burniakin lan egiten badu ongi, arotz lanak egitea izanen du honen, eta erakustea baldin badu gustuko, irakasle izatea izanen da onena beretzat eta gainerakoentzat. Burnizko lanak beharrezkoak direlako, irakasleak bezala, eta igeltseroak edo medikuak bezala.
Biño… Idatzi, zertarako? Ni azitzeko ona baldin badut idaztea, ongi, idazteak mesede egiñen dit eta ni gustora. Biño, idazkiak irakurtzeko izaten dire, normalean. Eta zertarako balio dio norbaiteri nere idatziak irakurtzia? Nik nere barrenak ustutzen baditut neretzat ona delako, ze zentzu du nere barreneko batzutan perla eta bertzetan zaborrak, irakurtzia? Ez al du ba denbora galtzen nik idatziak irakurtzen dituenak?
Denon helburua azitzea baldin bada, hau da, gure pertsona garatu, adimena zabaldu… nere purrustadak irakurtzen dituen bitartean bere hazkuntze lana alde batera uzten ari da.
Orduan, zertarako idatzi? Erantzun bakarra hauxe da: ni lasaitzeko idatzi eta kitto. Alegia, idaztea barrenak ustutzea baldin bada, kaka egitia bezala izanen da, Atsegiña hartzen dugula ustutzean, gero kaka hori komunako zolotik juaten bada ere, guregandik batere begirunik hartu gabe.
Orduan, nere idazkiak komuneko zulotik botatzia berdin izanen da, behin nere buru eta eskutatik aterata euren betebeharra bete bait dute.
Amen.