Buru-argia
Cats: Uncategorized
Edo hobeki erranta, buruko argia. Bai, zera hortaz ari naiz, kopetan paratzen den argi hori, espeleologoek eta erabiltzen dutena, lezetan barrena ibiltzeko.
Kontua da, aspaldian zaharberritze lanetan dagon nere itxian eroso ibiltzekotan, ederki datorrela buruko argi hoietako bat, ez noski burua barrendik edo arrazoia ta zentzumena argitzen dittuena, kanpoan gure aintziñin duguna erakusten diguna baizik. Alegia, oañik instalazio elektrikua egitteko dago nere itxin eta argi horrekin ibiltzen naiz gotti ta betti, erabat eroso ezpada ere, pareta, zutabe edo zulo sakonekin topo ez egitten laguntzen ditt.
Ta bihar bada bertze eragin abstraktuagorerenbat ere izanen du buruan argia eramatiak, gisa hortan nabilela orain dela ordu bat edo, zera bururatu bai zait, edo hobe erranta, buruargittu zait: hobe genukela denok kopetan argi bat eramanen bagenu beti, beira, autoek beti aurrin ta atzin argiak eramaten dittuzten bezala.
Zergatik? Horrek abantaila aunitz izanen littuzte, lemizkua, ez litzekela malamentin elektrizitatia xautuko utsak dauden karrikak argitzen. Bakotaxk argittuko luke bere bidia.
Segurtasuna… Bai, horixe da beti aipatzen dena karrikak argiztatu biharra arrazoitzeko… Ze ba, gaizkileak ikaratzen al dire argiakin? Bai ote? Abantaila bai, haien presa hobeki ikusteko! Edo euren nabala edo intentzio txarrak kamusteko balio al du argiak?
Ez, hobe bakoitxa bere kopetako argiakin ibiltzia, ipurtargiak bezala, hobeki erranta, kopetargiak bezala, hartara, biktimak gaizkilea ikusiko du, eta beregana badator, aisago nabarittuko du, argiak begiradaren (asmoen, helburuen) zentzu ber-bera izanen bai luke.
Eta abantaila haundiena: oañik baieztatu gabe badago ere, kopetan argia eramateak adimena ere argitzen du, ez literalki, “figuratuki” baizik, bertzela, hementxe duzue froga, kopetargi izan naizenin otu zaidan historio zoragarria…
Gabon pasa!