Dependentzia
Cats: Euskaraz
Aspaldin, probatu aintziñetik, neretako etzela pentsatzen nun, etzela gure herrikua, gure kulturakua, hegoaldekua baizik. Badakizue, Andaluzia gauza urrutikua ta bitxia da han inoiz izandu ezten euskaldunarentzat, hainbat gehigo, herri ttiki batin hazi denarentzat.
Biño adinakin, mundu pixko bat ikusten hasi nitzenarekin batera, Sanferminetako txoznetan eskuragarri zagola ikusi nun, ta hango jende batzuk hartzen bazuten, kaltegarria etzela izanen pentsatuz ere. Aleia, nere gorputz ta euskaldun izaerarentzat etzuela ondorio kaltegarririk izanen.
Biño etzen esperientzia ona izan, gutti hartu banun ere, ordutan nabarrittu nittun bere ondorio ezatseginak.
Horren ondotik, berriz ere lengo urrutiko gauza hura izatera itzuli zen neretzat.
Kontu etzen hortan geldittu. Haundik urte mordoxka batera, Cadizeko neska batekin hasi nitzen, ta ondorioz, bere eskutik Andaluzia hurbilagotik izautzeko aukera izan nun.
Hontakun, esperientzia etzen txarra izan, biño ezta ere saltoka hasteko modukua, ez nion grazia berezirik hartu.
Handik guttira berriz, lagun batek zera aipatu zidan: berak maiz erosten zuela, prezio honin, prestatzen lanarik gabe, tetra brik gisako hontzitan. Edozein apurutik ateratzeko modu aproposa. Kasu in nion ta probaketari ekin, etziren denak berdinak, ez horixe, biño aurkittu nun nere gustukua, nere marka gogokoena. Gaur egun ia engantxatuta nagola erran daitteke, ontzia ideki, ta edan eta edan, asetzia kostatzen zaitt. Batzutan, ezin geldittuz lehertu arte iretsiko ote duten beldurrez, kezkatzen naiz.
Nork erran bihar zun oain dela urte batzuk, hainbertze maitatuko zintudala, gazpatxo maitia….